Diseinu grafikoa

Indartu zure marka diseinu grafikoarekin!

Adigrafiken, diseinu grafikoa irudi politak sortzea baino askoz gehiago da. Gure misioa edozein euskarritan inprimatu ahal izateko irtenbide bisualak sortzea da, gorabeherarik eta ezustekorik gabe.

Diseño landing page
  1. Esperientzia eta ezagutza: Prestakuntza egokia eta urtetako esperientzia luzea dugu sektorean. Diseinuaren arauak ezagutzen ditugu (kolorearen teoria, tipografia, konposizioa, etab.), eta badakigu eraginkortasunez aplikatzen, ikusmen-inpaktu onena lortuz.
  2. Sormena eta ikuspegi freskoa: Askotan, proiektu batean gehiegi sartuta egoteak objektibotasuna galtzea eragin dezake. Ikuspegi freskoa, originala eta sortzailea eskainiko dizugu.
  3. Programa espezializatuak: Diseinurako software aurreratu bat erabiltzen dugu (Adobe Illustrator, Photoshop, InDesign, etab.), prozesua optimizatzeaz gain, diseinuaren kalitatea eta moldakortasuna bermatzen dituena. Hauek diseinu-tresna oinarrizkoenek, hala nola Canvak, eskaintzen dituzten aukeretatik haratago doazen gaitasunak dituzte.
  4. Eragin profesionala: Ondo egindako diseinuak irudi profesionala ematen du. Zuk zeuk zerbait sortzen baduzu, asmo onez bada ere, baliteke kalitate bera ez izatea edo zure bezeroen mailan ez egotea. Badakigu bisualki erakargarria den eta nahi duzuna modu eraginkorrean jakinarazten duen irudia sortzen.
  5. Denbora aurreztea: Esperientzia ezak, denbora galtzea dakar. Tresnak erabiltzen ikasteak, konposizioa sortezak eta xehetasunak berrikusteak uste baino ordu gehiago kontsumi ditzake. Ezagutza hori dugu, eta, horregatik, prozesua askoz azkarragoa izatea lortzen dugu.
  6. Hainbat baliabidetarako optimizazioa: Badakigu nola doitu diseinuak plataforma eta tamaina desberdinetarako, zure materiala pantaila batean, bisita-txartel batean, pankarta erraldoi batean edo sare sozialetan ondo ikusten dela bermatuz. Izan ere, inprimaketarako diseinatzeak ez ditu ideia onak bakarrik eskatzen, tresna eta teknika egokiak ezagutzea ere eskatzen du: CMYK eta RGBren arteko oreka, pixel eta bektoreen erabilera zuzena, ppp-en garrantzia… teknikoak diruditen baina lan profesional baterako funtsezkoak diren xehetasunak.
  7. Ohiko erroreak saihestea: Hainbat arazo detekta ditzakegu, hala nola erresoluzio txarra, elementuen arteko balantzerik eza edo tipografiaren aukeraketa okerra, eta horrek eragina izan dezake zure markaren edo mezuaren pertzepzioan.

Adigrafiken, diseinu guztiak kalitate gorenean inprimatzeko prestatzen ditugu, bai paperean bai olanan bai oihalean bai beste edozein materialetan. Aurretiko lana oso ongi egiteaz arduratzen gara, inprimatzean ezer berregin edo moldatu behar ez izateko. Horrela, denbora eta ahalegina aurrezten dizkizugu, eta emaitza bikainaren bermea duzu. Eta edozein formatutarako egiten dugu: logotipoak, eskuorriak, txartelak, paperezko euskarriak, ilustrazioak, packaginga, etiketak, errotuluak, oihalak eta merchandisinga.

Zure marka indartu nahi duzu diseinu paregabeekin?

Jarri gurekin harremanetan eta zure proiektua egi bihurtuko dugu!

adigrafik
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.