Zure neurriko pertsonalizazioa
Adigrafiken, badakigu arropak hitz egiten duela, eta jantzi bakoitzak zehazki behar duzun hori esan dezan lagundu nahi dizugu.
Denetik eska diezagukezu, zure negozioaren identitatea sendotzeko lan-uniformeak zein ekitaldi berezietarako jantzi bikainak, besteak beste.

Honela lagun zaitzakegu:
Zure negoziorako:
Mota orotako lan-uniformeak diseinatzen eta pertsonalizatzen ditugu, hala nola poloak, jakak, jertse polarrak, galtzak eta txanoak. Zure lantaldea merezi duen estiloaz eta profesionaltasunez jantz dadin, erosotasunari uko egin gabe.
Zure herriko jaietarako:
Zure herriko jaietarako: kamisetak, zapiak eta banderak prestatzen ditugu, baita tote bag-ak ere, diseinurik onenekin eta inprimaketa-kalitate bikainarekin. Gainera, zure jantziak pegatinekin, kartelekin, flyerrekin eta olanekin konbinatzen ditugu, festa ahaztezina egiteko behar duzun guztia!
Aukeratzen duzun aldarrikapenerako:
Lagundu zure elkartea edo kluba finantziatzen mota ezberdineko produktuak sortuz. Kamisetak, zapiak, merchandisinga oro har… begiradak erakarriko dituzten eta aparteko ahaleginik egin gabe salduko diren piezak sortzeaz arduratuko gara.
Marka propioa:
Guk ere badugu gure marka propia, sorpresa.eus. Eta badakigu zein garrantzitsua den produktu bakoitza mimoz eginda egotea. Badakigu ere hasierako inbertsioa handiegia izan ez dadin produktu berriekin probatu eta stock gutxi izatearen garrantzia. Horregatik, kantitate txikiak egiteko aukera dugu, baita kotoi organikodun arropa katalogo zabala ere.
Ideia bat duzu buruan?
Jarri gurekin harremanetan! Elkarrekin lagunduko dizugu errealitate bihurtzen.